
Fiche technique
Format : Broché
Nb de pages : 164 pages
Poids : 401 g
Dimensions : 14cm X 22cm
ISBN : 978-84-15337-07-2
EAN : 9788415337072
Quatrième de couverture
« Erikor baina ez hilkor » erran zaharrari arrazoi eman dio liburu honen idazleak. Biriketako ahuleziarekin sortua, beti eztulka eta sukartsu, Daniel Landart donostiritar laborari semeak ez du baserriaren segida hartu, ez eta ikasketa luzerik egin. Halere, berrogeita hamar urtez lanean ari izan da !
Gazterik hilen zela beldurrez, haurtzaroko oroitzapenak Aiben abula liburuan plazaratu zituen. Hirugarren argitalpena agortua izanez, eta gainera, segida bat aspaldian hitzemana baitzuen, paradaz baliatuz, zaharberritze eta osatze lan bat egin du.
Abularen indarra izenburu berdinarekin bi liburu izanen dira. Lehen honetan, bi zati daude : « Laborari semea » deituan, Aiben abula liburuan agertzen ziren istorioak osoki berriz idatzi ditu eta gai berriak emendatu ; bigarren zatian, aldiz, inprimeriako eskulangile baten eguneroko bizitza kontatzen digu.
Bigarren liburuan agertuko dira abertzale eta cuskaltzale gisa ezagutu dituen zorionak eta tirabirak.
Laborari seme, eskulangile, abertzale eta euskaltzale xume batek eskainitako lekukotasun arraroa.