Fiche technique
Format : Broché
Nb de pages : 239 pages
Poids : 501 g
Dimensions : 14cm X 22cm
ISBN : 978-84-9027-555-9
EAN : 9788490275559
Bere kantugintza eta argibide zonbait, 1958-2015
Lekukotasun bizia
Quatrième de couverture
Liburu huntan kausitzen dira sail asko, denak Manex Pagolak euskal kantuaren inguruan eman duen biziari eta lanari... lotuak.
Lehenik nola eta zendako hasi zen aski goiz eta kementsu euskal kantu berri egiten. Gero nola egiten duen euskal kantu berri bat hitz eta aire elkar lotuak bere molde berezian. Izan eta dituen hainbeste interpreteri ainitz zor diotela, zer dion hauen lan bikainaz.
Zail bainan interesgarria bere ehun bat kantu berrien lerrokatzea beren urtearekin, bakotxaren sorrera eta zergatia azalduz laburzki. Kantuaren inguruko bizi soziala eta beste nolakoak ziren ere urte haietan.
Altxatzekoak direla urte batzuez kantu pozaren artetik ezagutu dituen momentu kirets bitxiak, arriskuak, orroitzekoak ! Hala nola, adibidez, Durangon, Ugao aldean, Irunen bertan. Orduko giro txarra zentzuraren eta beste zenbait trabagatik !
Liburuaren bukaeran aurkituko da bereziki Xipri Arbelbidek egin duen ikerketa argigarri bat : Manexen kantuak nork, artista, argitaletxe... argiratatu dituen.
Azkenik hor dela berexi dugun argazki andana. Askorentzat hainbeste orroitzapen beroen kokagune oraino.
Dena euskara errex, herrikoi batean eskainia zaigu.