Rayon Modes de vie et comportements selon les pays et les peuples
Hilak gure artean : gerpenak eta jai-eskeak

Fiche technique

Format : Broché
Nb de pages : 138 pages
Poids : 401 g
Dimensions : 18cm X 24cm
ISBN : 978-84-9027-334-0
EAN : 9788490273340

Hilak gure artean

gerpenak eta jai-eskeak

Chez Elkar

Collection(s) | Lurra eta jendea
Paru le
Broché 138 pages

Quatrième de couverture

Heriotza bukaera dela pentsatzea zaila da eta ez dira falta horretarako arrazoiak ; nekez onartzen da, eta ez da erraz irudikatzen nola igarotzen den izatetik ez izatera. Hilen bilakaerak bizien gogoa arduratu eta arduratzen du, eta maiz igartzen da haien itzala jendeen kontuetan. Modu berezi batez mitologian, hemengoan eta besteetan. Kondairak ez dira baitezpada mintzo heriotzaren aurrean sentitzen den minaz, bai berriz munduan alderrai dabiltzan arima herratuez ela haien agerpenez, laguntza eske edo erasoan datozenean zer komeni den egitea adieraziz eta erakatsiz.

Tradizioko sinesteen arabera, edozein unetan heldu dira zenduak beren ahaide edo lagunengana ; edo bestela, data zehatz batzuetan, ospe handiko jaietan, eskale ibiltzen diren maskaratuek ordezkatuak. Jai horietaz gure gaurko ingurumenean egiten diren interpretazio entzutetsuenetan ahantziak izaten dira hilak eta, hain zuzen, haien presentzia gogorarazi nahi da liburu honetan. Eta, orobat, arima herratuek mitologiako beste izakiekin duten lotura, batzuen eta bestean jokaeretan hautematen diren antzekotasunak.

Eta horrela azalduko zaizkigu laminak, basajauna, mairuak, inauteriko mozorrotuak, Zanpantzar, Olentzero...

Biographie

Anuntxi Arana Luianondon (Aiara) sortua da 1947an, eta Angelun (Lapurdi) bizi da. Euskal mitologiaz egin du doktorego tesia 1996an, euskaraz (Orozko haraneko kondaira mitikoak). Bestalde, Iparraldeko sinesmenak eta ipuinak ikertu ditu, hala nola Bidarraiko Harpeko Saindua liburuan eta Cerquand-en Ipar Euskal Herriko legenda eta ipuinak edizioan (1986). Gatuzain argitaletxean Mito hurbilak publikatu du 2000, urtean eta Mitoen bilakatzea 2004ean. Aurreko liburuak Elkar-en argitaratu ditu : Euskal mitologiaz (frantsesezko bertsioan ere eskuragarria). 2014eko abenduan, Argizaiola saria eskuratu du.

Avis des lecteurs

Du même auteur : Anuntxi Arana

Mito hurbilak : euskal mitologia jendeen bizitzan

De la mythologie basque : gentils et chrétiens