Fiche technique
Format : Broché
Nb de pages : 148 pages
Poids : 401 g
Dimensions : 14cm X 22cm
ISBN : 978-84-9027-768-3
EAN : 9788490277683
Jendeak
laborari munduko kontakizunak
XX. mendeko bigarren zatian kokatuak
Quatrième de couverture
Kontakizun desberdinek osatzen dute Jendeak liburua. Ipar Euskal Herriko laboran munduan kokatuak dira, XX. mendeko bigarren zatian.
Jende horiek -haur, gazte, xahar- adin batera helduak diren guztiek ezagutu dituzte, edo bederen, noizbait, nonbaitik, zerbait entzun dute.
Kontakizun bakoitza, errealki gertatua edo asmatua, anekdota soil batetik abiatzen da, hala nola : bi anaiatxoren tirabirak, amatxi bere bilobei bertuteaz mintzo, errainaren gogoetak, mendi-mendian gertatu istripua, atizo bereko jendeak nortzuk ziren, aitatxiren haurtzaroko eskuizkribua, bi laboran eikarren artean haserretu, bakoitzaren sekretu bat edo beste, herriko hauteskundeak, emaztea etxetik joan, soldadugoan gertatutakoa, alkoholak beretu gaztearen dohakabetasuna, neskatxa baten bortxaketa, gezurrezko akusazioa, eta dudarik gabe, apezek ere badute aipamen bat baino gehiago !
Hizkuntza leun batean idatziak, istorio gehienak hunkigarriak dira, dramatikoak, baina batzuek badute halere umore pixka bat.
Kontakizun hauek iragan hurbileko euskal gizartearen berri ematen digute : atzokoaz oroitzeko, eta ahalaz, geroaldi hobe baten obratzeko !