Rayon Europe
Nafarroan filosofatuz

Fiche technique

Format : Broché
Nb de pages : 231 pages
Poids : 401 g
Dimensions : 14cm X 22cm
ISBN : 978-84-9027-429-3
EAN : 9788490274293

Nafarroan filosofatuz


Collection(s) | Iparluma
Paru le
Broché 231 pages
préface Xarles Videgain
Tout public

Quatrième de couverture

« Tierra de diversidad - Nafarroa anitzaren » aurpegi batzuk marraztu ditut, bidearen eta hitzaren arteko ezkontza bat bezala moldatu nahiz. Santiagoko Bidea, Orreagatik Bianara berregin dut, beste bi » beilari », François Villon eta Barkoxeko Etxahun (« gure Villon », dio Zaitegik) gogoratuz noiztenka. Hiru hiritan ibili naiz, jakin-min kartsu eta alderdikari batean. Iruñea « gurea » zeharkatu dut han edo hemen : Iruñea, gisa batez Erregeen egoitza baino gehiago teokrazia katoliko baten ontasun izana. Lizarra, bere eremu umilean, historia baten eta edertasunaren jabe paregabea. Tutera, Ebro emankorraren urek milikatua. Hiru monoteismoen arteko tolerantzia errealistak eraikia bezala. Eta euskararen misio-lur. Irati ibaia jautsi dut, egin ahala hurbiletik, baina gehienetan « otomilez », oihan atlantikoetatik abiaturik mediterraneo kutsuko lur idorretan helduz, Zangotzaren atarian Aragoi ibaiari gomendatzeko. Eta Bardeetan ibili naiz, bakarde faltsu batean, ezustezko florak eta faunak hartzen duten desertu jorian. Bururatzeko, Arguedas- Argetas-ko « Hernani » ostatuan, markatu nauten pentsalari batzuekin jostatu naiz. Plazer hutsez.

Biographie

Piarres Aintziart
Heleta Kaminoan sortua, 1937-ko maiatzaren 26 an. Ikasketak Baionan, apezpikutegiko kantorean, gero Uztaritzeko Semenario ttipian. Teologia ikasketak Parisen, filosofikoak Bordelen. Ortesen latin eta filosofia erakasle. Peio eta Xabiñaren aita. 1996-tik 2000 arte IKAS-en lehendakari-orde. 2003-tik 2012 arte, Euskaltzaleen Biltzarraren lehendakari. Artikulu filososifikoak, euskaraz, erakaskuntzarako. Mintzaldi zenbait, euskaraz : « Jansenismoa Baionan. Postmodernitatea... » Bost liburu idatzi ditu : Euskal Herrian bizikletari (Maiatz 1989), Biziaren bazterrean (Maiatz 1992), Santiago Oinez (Elkar 2000), Azken apeza (Elkar 2005), En marge de la vie (Jakin 2011).

Avis des lecteurs

Du même auteur : Piarres Aintziart

Journal d'un prêtre